XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oneri-zeritzaten ain zuzen ere, Seiko.

Gaitz-izen ori, mutillak ezarria zedukan.

Iganderoko gauza zan, onetariko solas-aldia:
- Mezatan izan al zera?
- Bai ba, goizekoan izan naiz, zazpiretan, gero mendirantz, bizkor joateko.

- Nork egin du sermoia?
- Zaarrak, beti bezela.

- Erabilliko zuan ba, ark gaur, gai berriren bat, ezta?

- Bai ta zera ere! Aren gaurko gaia, zuk igarri ezetz alegia!

- Ja, ja, ja! Nik uste dut... seigarrenekoa izango zala.

- Juxto! Zer ortaz jandun izan du.

- Eta, beste bederatziak noizko uzten ote ditu ba orrek?

- Iztun bakoitzak bere jita ta kera ta esanbearra omen dituala, esan oi du ark, eta orra ba.

- Eta olan izango da, dudarik gabe, ark dionean.

Baiñan... ez al dago beste milla zer, ara dioaztenai eta ez dioaztenai adierazteko?

- Baliteke izatea.

Arek, ordea..., ortik galtzen dirala erruz gazteak eta...

- Baiñan gazte gutxi joaten bait-dira goizeko mezatara!

- Ori ez da Seiko-ren errua.

Gurasoak joaten dira bai, eta batez ere, amonak; Eta amonak asko jakin oi dute.

- Isilik egoten beintzat, ez dute jakiten.

Eta Seiko orrek egin omen zion kalterik ugari, Usategi zanaren dendako bezeria leen aski barreatua zanari.

Gazteen esanak gorabeera, ez ote zukean arrazoi mamirik, Seiko apaiz jator arek?

Seigarren agindua eta bere aitatxo bederatzigarrena, a zer nolako bikote urduria!...

Usategi zanaren illberriak, askoren mingaiñak eta matel-ezurrak dantza dantzari jarri zituan.

Goizeko mezatan izan ziran atsoak, errosarioa, parra parra alare, meza bitartean errezatu ondorean, gertakizun eta saio egokiak egiñik zetozten atadirakoan, gizartekoen solasak asteko.

Etxadone artan, errosarioa, bai; baiñan, gero, atadian, gizarteari buruzko mingain-saioa.